Gizartea -
Auzitegi Nazionala
Kartzelatu egin dituzte Gipuzkoan atxilotutako hiru ustezko jihadistak
Internet bidez Estatu Islamikoaren ideologia sustatzea egotzi diete.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maria Tardon Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelatu egin ditu asteartean Gipuzkoan atxilotutako ustezko hiru jihadistak. Internet bidez Estatu Islamikoaren ideologia sustatzea egotzi diete.
Atxilotuak Marokokoak dira eta 27 urte dituzte. Gainera, Urretxu, Ibarra eta Urnietan dituzten etxebizitzak miatu dituzte, doktrinamendua eta terrorismoa gorestea egotzita.
Ikerketako iturrien arabera, Internet bidez Estatu Islamikoaren propaganda kontsumitzen hasi ziren; ondoren, jarduera birtuala areagotzen joan ziren, eta, azkenik, eurak zabaltzen zituzten gorroto eta indarkeria mezuak sare sozialetan.
Halaber, jendea erakartzeko eta doktrinamendua gauzatzeko gaitasuna zutela ohartu dira ikertzaileak. Hala ere, terrorismoaren aurkako hainbat polizia operazioren ostean, segurtasun neurriak handitzea erabaki zuten eta online bidezko komunikazioak gehiago kontrolatzen hasi ziren.