Gizartea -
Filmak
‘Zinema gauak’ ospatuko dituzte Iruñeko hainbat gune publikotan
Programatutako lanen artean, animaziozko zortzi film daude, eta, horiez gain, komediak, dramak, abentura zintak edo musikalak daude.
eitb.eus
Astelehen honetan, zinema-gauak itzuliko dira Iruñeko hamar gune publikotara. 20 film eskainiko dituzte, horietako bost euskaraz izango dira, eta abuztuaren 30era arte proiektatuz joango dira, astelehenetik ostiralera, 22:00etan hasita.
Programatutako lanen artean, animaziozko zortzi film daude, eta, horiez gain, komediak, dramak, abentura zintak edo musikalak daude. Udalak azaldu duenez, “horien guztien artean, adin guztietarako sailkapen zabala jasotzen da”. Asterixen eta Obelixen 2012ko filma izan ezik, proiektatuko diren gainerako film guztiak 2017an eta 2018an estreinatu zituzten.
Ohikoa denez, Udalaren film-saila Etxabakoizko parkean abiatuko da. Horrekin batera, honako gune hauek bilakatuko dira zinema-areto: Mendillorriko Aintzirako parkea, San Frantzisko plaza, Iturramako bulebarra, Txantreako Arriurdiñeta plaza, Buztintxuriko pasealekua, Milagrosako Felisa Munarriz plaza, Sanduzelaiko Gortari doktorearen plaza, Arrotxapeko Maiteminduen parkea eta Yamaguchi parkea. Agertokiak txandakatu egingo dira, egunez egun eta astez aste.
Herritarrentzat atari zabalean proiektatzen diren filmen formatua 1997an abiatu zen, bederatzi zinema-saiorekin; gero, urteen joan-etorrian, proposamena moldatuz joan da egungo dimentsioa lortu arte.
Iaz, zinema-gauetan, batez beste 396 ikusle izan ziren saio bakoitzean. Udal-proiekzioetara joaten direnen kopurua eguraldiaren araberakoa izaten da; iaz, esate baterako, hiru saio utzi zituzten bertan behera.
Egitaraua:
Uztailak 29, astelehena (Etxabakoizko parkea): Peter Rabbit (2018, AEB, 94 min)
Uztailak 31, asteazkena (Mendilorriko lakua): Harpetarra (2018, Erresuma Batua, 88 min). Euskaraz
Abuztuak 2, ostirala (Etxabakoizko parkea): Ferdinand (2018, AEB, 108 min)
Abuztuak 5, astelehena (Iturramako bulebarra): Mamma mía (2018, AEB, 113 min)
Abuztuak 6, asteartea (Txantrea. Arriudiñeta plaza): Show Dogs (2018, AEB, 92 min)
Abuztuak 7, asteazkena (Buztintxuri pasealekua): Coco (2107, AEB, 106 min)
Abuztuak 8, osteguna (Arrotxapea. Maiteminduen parkea): Paddington 2 (2017, Erresuma Batua, 104 min). Euskaraz
Abuztuak 9, ostirala (Milagrosa. Felisa Munarriz plaza): The shape of water (2018, AEB, 123 min)
Abuztuak 12, astelehena (Sanduzelai. Gortari doktorearen plaza): The Incredibles 2 (2018, AEB, 117 min)
Abuztuak 13, asteartea (Yamaguchi parkea): The Greatest Showman (2017, AEB, 114 min)
Abuztuak 16, ostirala (San Frantzisko plaza): Handia (2017, Espainia, 114 min) Euskaraz
Abuztuak 19, astelehena (Iturramako bulebarra): Mi querida cofradia (2018, Espainia, 87 min)
Abuztuak 20, asteartean (Txantrea. Arriurdiñeta plaza): Hurrak eta lapurrak 2 (2017, Kanada, 91 min). Euskaraz
Abuztuak 21, asteazkena (Mendilorriko lakua): Jumanji. Welcome to the jungle (2017, AEB, 119 min)
Abuztuak 22, osteguna (Arrotxapea. Maiteminduen parkea): Hotel Transilvania 3 (2018, AEB, 97 min)
Abuztuak 23, ostirala (Milagrosa. Felisa Munarriz plaza): Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (2018, AEB, 115 min)
Abuztuak 26, astelehena (Sanduzelai. Gortari doktorearen plaza): Asterix eta Obelix: maiestatearen zerbitzura (2012, Frantzia, 106 min). Euskaraz
Abuztuak 27, ostirala (Yamaguchi parkea): La tribu (2018, Espainia, 90 min)
Abuztuak 28, asteazkena (Buztintxuri pasealekua): Cars 3 (2017, AEB, 102 min)
Abuztuak 30, ostirala (San Frantzisko plaza): Campeones (2018, Espainia, 124 min)