Gizartea -

Pozoblanco

La Manadako lau kide epaituko dituzte azaroan gazte bati sexu abusuak egitea egotzita

Akusatuek sakelako telefonoarekin grabatu zituzten sexu erasoak, emakumeak horien berri izan barik eta horietarako baimenik eman gabe.

Los cinco condenados por violar a la joven madrileña en sanfermines de 2016. Foto: EiTB
Los cinco miembros de La Manada
Los cinco condenados por violar a la joven madrileña en sanfermines de 2016. Foto: EiTB

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Manadako lau kide epaituko dituzte azaroaren 19tik aurrera Pozoblancon (Kordoba) 2016an emakume bati egindako sexu erasoengatik. Fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen du haientzat.

Azaroaren 19an lekukoen txanda izango da eta, 20an, perituena. Ahozko ikustaldia 21erako amaitua egotea espero dute alde bien azken txostenak aurkeztu ostean.

Fiskaltzak sexu abusuak eta emakumearen intimitatearen aurkako delituak egotzi dizkie Alfonso Jesus Cabezuelo, Jose Angel Prenda, Antonio Manuel Guerrero eta Jesus Escuderori.Antza, 2016ko maiatzaren batean Torrecampoko (Kordoba) jaietara joan ziren eta lagunekin zegoen emakume bat ezagutu zuten.

Gauean zehar, emakumeak eta akusatuek berba egin zuten, eta jaia amaitzean, goizeko zazpiak aldera, Alfonso Jesus Cabezuelo Pozoblancora, emakumearen etxera eramateko eskaintza egin zion biktimari.

Fiskalaren arabera, ibilgailuaren aurreko aldean Antonio Manuel Guerrero eta Jose Angel Prenda eseri ziren; atzekoetan, berriz, emakumea eta beste bi akusatuak.

Gaztea "konorterik gabe geratu zen", eta ez du gertatutako ezer gogoratzen. Ezin izan dute zehaztu hori edandako alkoholagatik ala eman zioten beste estupefaziente batengatik izan zen.

Autoan, akusatu guztiek "askotariko sexu ukituak egin zioten", eta Jose Angel Prendak, "guztiek jakinda", gertatutako guztia grabatu zuen Antonio Manuel Guerreroren telefono mugikorraren bidez, biktimak "jakin eta baimenik eman gabe".

Irudi horiek, gaztea "iraintzeko eta bere intimitatea urratzeko asmoarekin", 7:45 inguruan, Antonio Manuel Guerreroren mugikorretik lau akusatuak eta beste hiru pertsona zeuden La Manada izeneko txatera bidali zuten.

Ondoren, Jose Angel Prendaren mugikorretik hogei bat pertsona zeuden El Peligro txatera bidali zuten bideo fitxategi bera.

Pozoblancon, akusatuetako hiru ibilgailutik jaitsi ziren, eta Alfonso Jesus Cabezudok, biktimarekin batera, bidean jarraitu zuen, zehaztu gabeko toki batera arte.

Bertan, akusatuak ibilgailua gelditu zuen eta, neska dagoeneko esnatu zenez, "felazio bat egin ziezaion" esan zion. Emakumeak uko egin zuen, eta Cabezuelok aurpegian eta besoan jo zuen, eta autotik irten zedin bultzatu zuen.

2016ko irailean, bideo fitxategi horiek ezagutzara eman ziren Iruñean, La Manadako kideek sanferminetan egindako sexu erasoaren ikerketan.

Momentu horretan, Pozuelako biktimak bideoak ezagutu zituen, eta horrek "trauma osteko estresa" eragin zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Auzitegi Gorena Epaiketak Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa ‘La Manada’ auzia Sexu erasoak