Gizartea -
Sexu erasoa
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, 14 urteko mutil bati sexu erasoa egitea egotzita
Mutikoaren eta familiaren intimitatea babesteko, Barakaldoko Udalak ez du erasoa salatzeko elkarretaratzerik deituko.
Agentziak | Erredakzioa
40 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia), 14 urteko mutil adingabe bati sexu eraso bat egitea leporatuta, Udalaren iturriek baieztatu dutenez.
Ostiral gauean gertatu zen erasoa, Barakaldon. Gurasoek Udaltzaingoari deitu zioten, mutikoa etxera itzuli ez zela ikusita. Nerabeak jarri du salaketa Ertzaintzaren aurrean.
Polizia agenteak mobilizatu ziren, eta Lasesarre parkean gertatutako sexu abusuen ustezko egilea atxilotu zuten ondoren. Atxilotua Udaltzaingoaren eskuetan dago.
Mutikoaren eta familiaren intimitatea babesteko, Barakaldoko Udalak ez du erasoa salatzeko elkarretaratzerik deituko.