Gizartea -
Donostia
Zurriolako zubia ibilgailuentzat itxita asteartean Woody Allenen filma grabatzeko
Oinezkoentzako aldizkako mozketak ere egongo dira. 10:00etatik 20:00etara, guztiz moztuko da Zurriola hiribidea Lapurdi plazarekin, eta Colon pasealekua Galtzada Nagusiarekin.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, astearte honetan, 8:00etatik 20:00etara Woody Alen zinemagile estatubatuarrak Kursaal inguruetan grabatuko du eta horrek trafikoan eragina izango du.
Horrenbestez, 8:00etatik 10:00etara, aldizkako mozketak egingo dira Argentinako Errepublikaren pasealekuan, Erregina Erregeordearen kalean, Groserako noranzkoan eta Zurriolako zubian, Boulevarderantz.
10:00etatik 20:00etara, guztiz moztuko da Zurriola hiribidea Lapurdi plazarekin, eta Colon pasealekua Galtzada Nagusiarekin. Halaber, 10:00etatik 20:00etara, aldizkako mozketak egingo dira Zurriola hiribidean, Boulevarderantz eta Zurriolako zubian, Groserantz.
Aldizkako mozketak oinezkoentzat
08:00etatik 20:00etara, oinezkoentzako aldizkako mozketak ere egingo dira, Zurriolako zubian, Zurriola hiribidean, Ramon Maria Lili pasealekuan, Argentinako Errepublikaren pasealekuan, Erregina Erregeordearen kalean eta Salamanca pasealekuan.
Bai oinezkoentzat bai trafikoarentzat bertan egongo diren teknikariek beharrezko oharrak eta zirkulazio-aukerak eskainiko dituzte.