Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Gaur eguraldi nahasia, zaparradekin eta tenperatura baxuagoekin

Euria oro har ahula izango da baina Kantauri isurialde inguruan zaparrada mardulak bota ditzake. Bihar zeruak lainotuta jarraituko du eta euri pixka bat ere egin dezke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Gaur Euskalmet, euskal meteorologia agentzia

Bihar (igandea) iparraldeko zeruan hodeiak izango dira jaun eta jabe, baina arratsaldean zehar ostarte batzuk zabalduko dira. Kantauri isurialdean euri apur bat egingo du oraindik, egunaren lehenengo partean batez ere. Hegoaldeko eskualdeetan, berriz, hodeiak ez dira hain ugariak izango. Haizeak iparraldetik joko du berriro eta horregatik ez da aldaketa handirik espero tenperatura maximoetan; fresko jarraituko dute horiek, beraz. Tenperatura minimoek behera egingo dute, barnealdean batez ere.

Astelehenean iparraldeko hodeiak urriagoak izango dira, baina goizean ostarteei gailenduko zaizkie oraindik; dena dela, ateri egongo da. Hegoaldean zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egotea espero da. Haizea ahulago ibiliko da eta ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoek gora egingo dute, hegoaldean batez ere, eta 20 º-tik gora kokatuko dira berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea