Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati eraso egiteagatik, Alde Zaharrean

Biktima osptialera eraman behar izan dute. Gizona -45 urte- epailearen esku utzi dute jada.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, genero-indarkeria delitu batengatik, Alde Zaharreko etxebizitza batean bere bikotekidea jotzea leporatuta.

Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez, emakumeak laguntza eske egindako oihuek ohartarazi zituzten bizilagunak. Bertara joan zen patruilak etxebizitzara sartzeko atearen zulo handi batetik ikusi ahal izan zuen bikotea eztabaidan ari zela eta gizonezkoa emakumea jotzen ari zela.

Hala, udaltzainek erasotzailea atxilotu zuten eta gaur goizean epailearen esku geratu da; halaber, laguntza eskaini zioten biktimari, eta beste polizia-patruila batek ospitale batera eraman zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa