Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek bikotekidea hil du Burgosen, eta ondoren bere buruaz beste egin du

Gainera, emakumearen 29 urteko semea larri zauritu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko gizon batek bikotekidea hil du Burgosen, Villagonzalo Pedernales udalerrian, eta ondoren bere buruaz beste egin du, ikerketako iturriak aipatuz albiste agentziek zabaldu dutenez. Emakumeak 55 urte zituen.

Halaber, emakumearen 29 urteko semea larri zauritu du.

Hirurek ere bala zauriak dituzte.

Polizia Judizialak hartu du bere gain ikerketa, eta sumarioa sekretupean dago.

Baieztatuz gero, uztailean Burgosen gertaturiko bigarren hilketa matxista litzateke. Izan ere, hilaren 8an, gizon batek 28 urteko bikotekidea hil zuen Salas de los Infantes udalerrian.¿

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Matxismoa