Gizartea -

Valentzia

Langileak kebabetako ogia egitera behartzen zituen taldea desegin dute

35 eta 36 urteko bikotea atxilotu dute. Langileak, bulgariarrak denak, industria-nabe batean bizi ziren eta bertan egiten zuten lan egoera "penagarri eta deitoragarrian".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek langileak esplotatzen zituen taldea desegin dute Valentziako Quart de Poblet herrian. Langileek kebabetarako pita ogia egiten zuten.

Poliziak komunikatu batean zabaldutakoaren arabera, langileak, bulgariarrak denak, industria-nabe batean bizi ziren eta bertan egiten zuten lan egoera "penagarri eta deitoragarrian".

Immigrazio Sareen eta Dokumentuen Faltsukeriaren kontrako Unitateko II Taldeko agenteek 35 eta 36 urteko bikotea atxilotu dute, bulgariarrak hauek ere, langileen eskubideen kontrako delitua egotzita.

Ikerketetan, poliziek industria-nabearen kontrola egin eta barruan sei pertsona, lau emakumezko eta bi gizonezko, zeudela ikusi zuten, adingabe batekin batera.

Atxilotuak aske utzi zituzten deklaratu ondoren, hala ere, epailearen aurrean egon beharko dute deitzen dituzten bakoitzean. Batek aurrekari polizialak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea