Gizartea -

TRAFIKOA

DGTaren droneak isunak jartzen hasiko dira abuztuko irteera operazioan

Neurriak ez du eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan (Ertzaintzak du trafiko eskumena); bai, ordea, Nafarroan. Hiru drone hasiko dira arau-hausteak antzeman eta isunak hartzen.

Abuztuko irteera operazioa. Argazkia: EFE
Abuztuko irteera operazioa
Abuztuko irteera operazioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren (DGT) droneak trafikoko eta bide-segurtasuneko arauak urratzen dituzten gidariei isunak jartzen hasiko dira gaurtik aurrera, abuztuko irteera operazioarekin bat eginez.

Neurriak ez du eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan (Ertzaintzak du trafiko eskumena); bai, ordea, Nafarroan.

Espainiako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripu gehien izaten diren errepideak eta erabiltzaile zaurgarrienek (txirrindulariak, motozaleak eta oinezkoak) asko erabiltzen dituzten tokiak zainduko dituzte bereziki.

Guztira, 11 drone baditu ere, oraingoz hiru hasiko dira arau-hausteak antzeman eta isunak hartzen. Gainerakoak trafikoa kudeatzeko eta arautzeko erabiliko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Espainia albisteak Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Uda Bidaiak 2023 Isunak