Gizartea -
LEHERGAILUAK
Gerra Zibileko bi mortero granada aurkitu eta suntsitu dituzte Nafarroan
80 urte inguruko lehergailuak topatu dituzte Sorladan eta Faltzesen. Herdoilduta zeudenez, arriskutsuak ziren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak, Lehergailuak Indargabetzeko Unitate Bereziaren bitartez, Sorladan eta Faltzesen (Nafarroa) aurkitutako bi mortero granadak suntsitu ditu. 80 urte inguruko lehergailu horiek Espainiako Gerra Zibilean erabili ziren modukoak ziren.
Herritarrak artatzeko telefonoan jasotako bi diren bidez jakin du Guardia Zibilak Nafarroako udalerri horietako bi etxebizitzatan lehergailuak aurkitu dituztela, eta granadak ziruditela.
Guardia Zibilaren unitate horrek bi mortero granada zirela baieztatu ondoren, bi lehergailuak leherrarazi ditu, inguru kontrolatu batean. Mortero granadak ziren, horren esanetan; 45 milimetroko BRIXIA granada bat zen bata eta 50 milimetroko VALERO granada bat zen bestea. Nahiko herdoilduta zeuden biak, eta, beraz, arriskutsuak ziren, behar bezala erabili ezean.
80 urte inguruko lehergailuak Espainiako Gerra Zibilean maiz erabili zituzten moduko granadak ziren.
Guardia Zibilak adierazi duenez, etxebizitza horietara joan diren agenteek segurtasun-eremua ezarri dute kalteak saihesteko. Ondoren, granadak leku seguru batera eraman eta modu kontrolatuan suntsitu dituzte.
Horrelako lehergailuak edukitzea eta saltzea debekatuta dagoela gogorarazi du Guardia Zibilak, eta horien barruan lehergaia izan daitekeela nabarmendu du.
Halako aurkikuntzarik eginez gero, ez ukitzeko, segurtasun-distantzia hartzeko eta Guardia Zibilari deitzeko eskatu du.