Gizartea -
Ikerketa zabaldu dute
Ertzaintzaren postuan aparkatutako 4 auto kaltetu dituzte Arrasaten
Kristalak eta atzerako ispiluak puskatu dizkiete bart gauean ezezagunek. Era berean, Bergaran EAJren karpa batek ere kalteak izan ditu. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Erredakzioa
Ertzaintzak Arrasaten publikoaren arretarako duen bulegoaren postuan aparkatuta zeuden lau ibilgailuri kristalak eta atzerako ispiluak puskatu dizkiete, Herrizaingo Sailak esan duenez.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Arrasaten gertatu den erasoa ikertzeko, PSE-Eeren hauteskundetako furgoneta bat (bertan egoteko baimena zuena), erabiltzen ez zuten patruila zaharkitu bat eta beste bi auto kaltetu dira. Lau ibilgailuei kristalak eta atzerako ispiluak hautsi dizkiote, besteak beste.
EAJren karpan kalteak
Bestalde, Ertzaintzari abisua eman diote azken orduetan Eusko Alderdi Jeltzaleak Bergaran (Gipuzkoa) jarrita daukan karpa batean ere kalteak izan direlako. Hau ere ikertzen ari dira. &' || 'nbsp;