Gizartea -

Eliza

Adingabeei egindako sexu abusuak saihesteko batzordea sortu du Bilboko Elizbarrutiak

Abusuen inguruko salaketak eta beste informazioak jasoko ditu Batzordeak. Eleiz Auzitegiko kide batek eta beste lau pertsona laikok osatuko dute.

Begoñako Santutegia, Bilboko Elizbarrutiko egoitza.
Begoñako Santutegia, Bilboko Elizbarrutiko egoitza.
Begoñako Santutegia, Bilboko Elizbarrutiko egoitza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Elizan adingabeak babesteko eta sexu abusuak saihesteko elizbarrutiko batzorde bat sortu du Mario Iceta Bilboko gotzainak.

Elizbarrutiak aditzera eman duenez, laster sortuko den Batzordea Eleiz Auzitegiaren barnean sortuko da, eta auzitegi horretako fiskala izango du buru. Abusuen inguruko salaketak eta beste informazioak jasoko ditu.

Gainera, beste lau pertsona laikok gehiago osatuko dute, adituak hurrengo gaietan: zuzenbide zibila eta penala, polizia ikerketa, hezkuntza eta denbora librea, eta Lagungo abusu kasuetan familiarrentzako aholkuak ematen dituen elizbarrutiko zentroko kide bat.

Pertsona horiek aukeratuta daude dagoeneko, baina Bilboko Elizbarrutiak ez ditu izenak publiko egin. Webgunean, ordea, abusuak saihesteko protokolo bat du argitaratuta.

Salaketak postaz ala zuzenean batzordean egin ahalko dira, eta helbide elektroniko bat ere martxan jarriko da batzordea osatzean.

Elizbarrutian lan egiten duen pertsona guztien –hau da, apaizak eta laikoak– gaineko eskumenak izango ditu batzordeak. Beraz, ikerketak kanonikoak eta zibilak izango dira.

Gotzainaren helburua Eliza "leku seguru bat" izatea da bertara doazen guztientzat, batez ere adingabeentzat eta pertsona ahulentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak Sexu erasoak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Vatikanoko azken ordukoa