Gizartea -

TRAFIKOA

Euskal errepide sarea bere onera etorri da, goiz korapilotsu baten ondoren

Udako oporraldiko irteerako eta itzulerako zirkulazioek auto-ilara luzeak eragin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sareako hainbat puntutan.

Auto-ilarak Armiñonen. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Auto-ilarak Armiñonen
Auto-ilarak Armiñonen. ETBko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal errepide sarea bere onera itzuli da ohiko puntuetan izandako auto pilaketa luzeen ondoren. Muskizen, esaterako, hamaika kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 errepidean, Kantabriako noranzkoan, eta Irunen ere luze iraun duten auto pilaketak izan dira.

Frantziatik zetorren trafiko ugariarek auto-ilara luzeak eragin dituzte euskal errepide sarean. Hala ere, ez da istripu larririk eman, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Pilaketa handienak AP-8 errepidean izan dira hamaika kilometroko autoílarekin, Muskizen, Kantabriako noranzkoan. Iruneko ordaintokian, aldiz, zazpi kilometroko auto-ilarak izan dira, eta lau kilometrokoak Zarautzen.

Araban sei kilometroko ilarak egon dira Armiñonen A-1 eta AP-1 errepideen elkargunean, eta bost kilometrokoak Etxebarriko AP-1 eta N-662 errepideen elkargunean.

Trafikoa bere onera itzuli da azken orduetan euskal errepide sare osoan eta ez dago auto-ilara edo pilaketen berririk.

Donostia Klasikoak garraio eta trafiko aldaketak eragingo ditu

2019ko Donostia Klasikoa dela eta, N-634 errepidea moztu dute Orio parean; baita Igeldorako igoera zein Jaizkibeleko mendatea ere. Boulevarda moztuta egon da 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragin ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 11:30etik aurrera, trafikoa moztu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Portugalete albisteak Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Irun argazkiak Albisteak Muskiz albisteak Zarautz albisteak Gasteiz berriak Etxebarri albisteak