Gizartea -

Granadan

Bikotekide ohien irudiak Internetera igotzea egotzita atxilotu dituzte

Poliziak bi gizon atxilotu ditu, blogetan eta sare sozialetan neska-lagun ohien irudi intimoak argitaratzeagatik. Dirudienez, "harremana bukatzeagatik hartutako mendekua” izan zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Granadan duen polizia-etxeko Familiaren Arretarako Taldeak eta Delitu Teknologikoen Taldeak bi gizon atxilotu dituzte, hainbat delitu egitea leporatuta. Besteak beste, blogetan eta sare sozialetan bikotekide ohien argazki eta bideo intimoak argitaratzea egotzi diete. Biktimek adierazi dutenaren arabera, "harremana bukatzeagatik egin dieten mendekua" izan da.

Poliziak ohar batean jakinarazi duenez, lehenengo eta behin 34 urteko emakume batek bikotekide ohia salatu zuen, bi urteko harremanari amaiera eman ostean gizonezkoa mezu idatzietan mehatxuak egiten hasi zelako eta blog batean argazki intimoak argitaratuko zituela ere esan ziolako. Mehatxua bete egin zuela ikusi zuenean, emakumeak salaketa jarri zuen Polizian.

Bigarren atxilotuari dagokionez, Europako iparraldeko herri batean bizi zen neska-lagun ohiari “sare sozial baten bidez tratu txarrak eman, eta mehatxuak eta irainak egin zizkiolakoan” atzeman dute. Gainera, bikotea zirenean elkarri bidaltzen zizkioten argazki intimoak Interneten argitaratzea ere leporatu diote.

Fenomeno horrek "sexting" izena du eta, Poliziak azaldu duenaren arabera, pertsonen aurkako delitua dira, baina ez da delitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea