Gizartea -

Lan-gatazka

Jangeletako langileek eta ikasleen gurasoek egingo dute gaur protesta

Eskola publikoetako jangeletako langileen 27. greba eguna izango da eta aste osoan eutsiko diote lanuzteari. Gipuzkoako guraso elkarteek mobilizaziorako deia egin diete ikasleen familiei, presio gisa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publikoetako jangeletan gaur ere greba egingo dute langileek, 27. greba eguna, eta aste osoan eutsiko diote lanuzteari. Gainera, Gipuzkoako Guraso Elkarteen Federazioak gurasoei ere protesta egiteko deia egin die konponbidea lortzeko presio neurri gisa.

Sindikatuek jakinarazi dute catering enpresek ez dutela kontra-eskaintzarik aurkeztu eta berriro elkartzeko datarik ez dutela jarri.

Gaur hiru herrialdeetako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon eguerdian, 12:00etan, Moyua Plazan.

Jangeletako langileek lanuzteari eustea erabaki dute, ez baitute beste irtenbiderik topatu, euren soldatak eta lan-baldintzak homologatzeko gatazkan enpresek fitxarik mugitzen ez dutela ikusita, sindikatuek azaldu dutenez. Soldatei eta lanorduei dagokienez, patronalaren azken eskaintza berriro negoziatzeko gonbitea egin zioten enpresari eta ez dutela inolako erantzun edo bilera-dataren berririk izan salatu dute.

Gurasoak ere mobilizatuko dira

Era berean, Gipuzkoako Guraso Elkarteen Federazioak mobilizaziorako deia egin die ikasleen familiei, presio gisa, ikastetxe atarietan protestak egin ditzaten.

Gauzak horrela, orain arte isilik izan diren familiek gatazka konponarazteko protesta kontzentrazioak deitu dituzte gaur Gipuzkoako ikastetxe publikoetan.

Sindikatuek begi onez ikusi dituzte gurasoek gaurko iragarri dituzten mobilizazioak,. Noemi Etxebarri ELAko ordezkariak azaldu duenez.

Gaur goizean, berriro bilera egingo dute sindikatuek EHIGE guraso elkarteko ordezkariekin lan-gatazkaren momentuko egoera aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea