Gizartea -
Lurrikaren ostean
Lorca egunerokotasunera itzultzen hasi da
Gaur denda batzuk irekiko dituzte, eskola gehienak eta bai eta bizitzeko moduan dauden etxeetan gasa berriro jarriko dute. Halere, 4.000 kaltetuk kanpamentuetan "bizitzen" jarraitzen dute.
Erredakzioa
Bost gau pasa dira bi lurrikarek Lorca astindu zutenetik eta gaur hirian pixkanaka "normaltasunera" itzultzen saiatuko dira; denda batzuk berriro irekiko dituzte, eskola gehienak ere bai eta bizitzeko moduan dauden etxeetan gasa jarriko dute.
Larrialdietako Unitate Militarrak jarri dituen hiru kanpamentuetan eta hiriko beste puntu batzuetan etxerik gabe gelditu diren 4.000 lagunek "bizitzen" jarraitzen dute; horiei laguntza ematen ere jarraituko dute.
Hezkuntza, Formazio eta Lan Kontseilaritzak egindako aurrikuspenen arabera, gaur goizean 23 zentrotan eskolak hasiko dituzte berriro eta beraz, 6.682 ikaslek eskolara itzuli ahal izango dute. Beste hainbeste ikaslek, berriz, honetan bertan beste zentro batzuetara joan beharko dute aste beren eskolek egiturak kaltetuta dituztelako.
Lorca Centro osasun zentroa ere oso kaltetuta gelditu da lurrikaren ostean eta hara joaten diren gaixoak, beraz, Limako Santa Rosara aldatuko dituzte ziurrenik. Zerbitzu publikoei dagokienez, gaurtik aurrera gasa izango dute bizitzeko moduan dauden etxeetan.
Bitartean, Lorcako Udalak askoz ere informazio puntu gehiago jarriko ditu, 50 edo 60 guztira. Udal agintariek herritarrei bizitzeko moduan daudela esan duten etxeetara itzultzeko deia egin diete berriro, ez baitute inolako arriskurik arkitektoek hala baieztatu ostean.