Gizartea -

Indarkeria matxista

Hilketa matxista bat izan daitekeena ikertzen ari dira L'Hospitalet de Llobregaten

Emakume bat hil zen larunbatean Bellvitgeko ospitalean. Ordu batzuk lehenago eraso matxista baten biktima izan zela uste dute mossoek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

L'Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) Bellvitgeko ospitalean larunbatean zendu zen emakume baten heriotza hilketa matxista gisa ikertzen ari dira Esquadra Mossoak. Emakumezkoa zaurituta heldu zen erietxera, eta polizia autonomikoak uste du eraso matxista baten biktima izan zela.

Hain justu, heriotzaren berri izan eta gutxira, izapideak abiatu zituen L'Hospitalet de Llobregateko guardiako instrukzio-epaitegiak, eta mossoen esku utzi zuen ikerketa.

Ikerketaren iturriek azaldu dutenez, hipotesi guztiak zabalik daude, baina litekeena da emakumeak eraso matxista jasan izana. Hori dela eta, biktimaren senide eta lagunak ikertzen ari dira.

Hipotesi hori baieztatuko balitz, aurten Espainiako Estatuan bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 38. emakumea litzateke (bosgarrena, Katalunian).

L'Hospitalet de Llobregateko 1 zenbakiko instrukzio-epaitegiak bere gain hartu du ikerketa, eta auzia sekretupean jarri du.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Indarkeria matxista Bartzelona Delituak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Giza hilketak