Gizartea -
NAFARROA
Arratsaldean zabalduko dute N-121 errepidea Puiun
Uztailaren 8ko uholdeen ondorioz izandako kalteak konpontzeko lanak amaitu dituzte jada.
Agentziak | Erredakzioa
Gaur arratsaldean zabalduko dute Iruñea-Tutera, N-121 errepidea, Puiu inguruan, uztailaren 8ko uholdeen ondorioz izandako kalteak konpondu eta gero.
Euriteek eta uholdeek kalte larriak eragin zituzten Nafarroa erdialdean, eta gizon gazte bat hil zen.
NA-5510 errepidearekin bidegurutzea behin betiko eta erabat jartzeko lanak datozen asteetan bukatuko dituzte, eta Iruñea-Tutera (N-121) errepideko zirkulazioarekin bateragarriak izango dira.
Bestalde, bihartik (asteazkena) aurrera, AP-15eko bidesaria kobratzen hasiko dira berriro Imarkoainen, uholdeen ondorioz hori kobratzeari utzi baitzioten N-121 konpontzen zuten bitartean.
Uholdeek N-121 errepidean, Puiun, eragindako kalteak. Argazkiak: EFE eta www.navarra.es