Gizartea -

Istripua

Portugaleteko mutiko bat hil da Palentzian, furgoneta batek harrapatuta

11 urteko mutila bizikletan zihoan. Ezbeharra P-225 errepidean gertatu da, Congosto de Valdavian (Palentzia), Baños de la Peñarantz joateko bidegurutzean.

Guardia Zibila, istripua izan den lekuan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Guardia Zibila, istripua izan den lekuan
Portugaleteko mutiko bat hil da Palentzian, furgoneta batek harrapatuta

0:47

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko 11 urteko mutiko bat hil da asteazken honetan P-225 errepidean, Congosto de Valdavian, Palentziako iparraldean, furgoneta batek harrapatuta, El Correo-k zabaldu duenez.

Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da aipatu errepidean, Congosto de Valdavian (Palentzia), Baños de la Peñarantz joateko bidegurutzean, Espainiako Gobernuak Palentzian duen ordezkariordetzaren arabera. Dirudienez, furgoneta batek harrapatu du, bizikletan zihoala.

Istripuaren berri jasotakoan, Gaztela eta Leongo Larrialdietarako Zentroak Guardia Zibila eta Sacyl osasun larrialdietarako zerbitzua ohartarazi ditu. Helikoptero bat, ZIU mugikor bat, anbulantzia arrunt bat eta Guardoko osasun langileak bertaratu dira.

Osasun langileak mutikoa suspertzen saiatu dira, baina alferrik izan da, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Portugalete Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak