Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute ostiral arratsaldera arte tenperatura altuengatik

Zerua garbi dago goizetik, eta termometroek nabarmen egin dute gora. Erriberan 36 gradutik gorako tenperaturak neurtu dituzte ostegun honetan.

ETBren bideo batetik hartutako irudia
35 gradu inguruko tenperaturak eta hego-haizea iragarri dituzte gaurko
ETBren bideo batetik hartutako irudia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarritakoa bete da, eta tenperaturek gora egin dute. Haizeak hegotik jo du goizetik, eta zeruan hodei gutxi daude. Hori dela eta, beroa da nagusi Euskal Herri osoan.

Hain zuzen ere, 30 gradutik gora neurtu dituzte udalerri gehienetan, eta zenbait puntutan 35 gradura iritsi dira termometroak.

Arratsaldean, baina, ekaitz-hodeiak garatuko dira, eta Euskalmetek ez du baztertu tarteka euria egitea.

Gainera, kostaldean itsas brisak giroa freskatuko du.

Egoera horren aurrean, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du Bizkaian eta Gipuzkoan, ostiral arratsaldera arte.

Beraz, ondorengo orduetan eta biharko 18:00ak arte, beroak ez du atsedenik emango.

Bero handia Nafarroan ere

Nafarroan ere egoera antzekoa da, Erriberan 36 gradutik gora baitaude.

Ostiralerako iragarpena

Ostiralean ere, bero egingo du. Dena den, arratsaldean tenperatura jaitsi egingo da.

Esan bezala, goizean ostarteak izango dira nagusi. Halere, eguerditik aurrera, iparraldeko haizeak giro freskoagoa ekarriko du; kostaldean lehenengo, eta barnealdean gero.

Bestalde, zerua lainotu egingo da, eta egunaren azken partean euri arina egin lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak