Gizartea -
ELKANO
'Saltillo' eskola-ontziak ateak ireki ditu Bilbon
Itsasontzia Bilboko itsas museoan izango da ikusgai abuztuaren 9ko arratsaldean eta abuztuaren 10eko goizean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Saltillo EHUren eskola-ontzia ikusgai izango da Bilboko itsas museoan (Itsasmuseum) abuztuaren 9ko arratsaldean eta abuztuaren 10eko goizean.
Bizkaiko Merkataritza-Itsasketako Kapitainen Elkarteak antolatu du ekimena, Juan Sebastian Elkanok egindako lehen mundu biraren bosgarren urteurrena ospatzeko.
Gertakizun historikoaren omenaldian, gainera, Erdi Aroko azoka egingo dute museoaren zabaldegian, eta Getariako itsasgizona Nao Victoria ontzian Sanlucar de Barramedatik abiatu zenekoa antzeztuko dute.
Bestalde, eskola-ontzia Bermeora joango da abuztuaren 12an, 1912ko galernaren eraginez hil ziren pertsonen omenaldian parte hartzeko.
1932an eraikitako antzinako belaontzia Pedro Galindez enpresaburuak erosi zuen. 1946tik 1963ra bitartean, Espainiako errege familiari laga zion. 1968an, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari eman zion, eta EHUren eskola-ontzia da 1998tik.