Gizartea -
Gertaera
Emakume bat atxilotu dute Donostian, senarrari labanaz erasotzeagatik
47 urteko emakume bat atxilotu dute Donostian, gizona etxera mozkortuta iritsi eta iraintzen ari zitzaiola bizkarrean labankada bat emateagatik.
Erredakzioa
47 urteko emakume bat atxilotu dute bart gauean Donostian senarrari labankada bat emateagatik. Herrizaingo Sailak esan duenez, gizona etxera mozkortuta iritsi zen eta emaztea iraintzen hasi zenean honek labanaz bizkarrean eraso egin zion.
Gertaera gaueko hamaikak aldera izan zen bikoteak Aiete auzoan duen etxebizitzan. Emakumeak ertzainei azaldu dienez, bere bikotekidea etxera mozkortuta iritsi eta iraintzen hasi zitzaion, berak labankada bat eman zion bizkarrean, zauriak eraginez.
Gizona, beraz, Donostia ospitalera eraman dute omoplatoan arma zuriz egindako zauria duela. Emakumea, berriz, atxilotu egin dute.