Gizartea -

EKAITZAK

Nafarroan jasotako haize bortitzek hainbat zuhaitz eta seinale bota dituzte

Ekaitzik gogorrenak Azkoieneko inguruetan izan dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Nafarroako Suhiltzaileak, Azkoien eta Funes arteko pasalekuan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Nafarroako Suhiltzaileak, Azkoien eta Funes arteko pasalekuan.
Nafarroako Suhiltzaileak, Azkoien eta Funes arteko pasalekuan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaitzek eta haize gogorrek hamar zuhaitz eta zenbait seinale bota dituzte, bart, Nafarroan. Ekaitz eta haizerik bortitzenak Azkoienen izan dira, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Bestalde, Erriberrin, AP-15ean, lokatza pilatu da errepidean. Hala ere, ez du trafikoan eraginik izan.

Tximistek zenbait sute txiki ere eragin dituzte Faltzesen, Azkoienen eta San Adrianen,  baina ez dute aparteko kalterik eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Eguraldia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Azkoien Ekaitzak gaur