Gizartea -

Aste Nagusia

Realeko emakumezko kirolarien kanoikada, festa lehertzeko

Futbolariek eta belar-hockey jokalariek piztu dute kanoikadaren sua, abuztuaren 17ra arte iraungo duen Aste Nagusia martxan jartzeko.

Kanoikada, Donostiako udaletxean. Argazkia: EITB
Kanoikada, Donostiako udaletxean. Argazkia: EITB
Txuri-urdin koloreko kanoikadak eman dio hasiera Donostiako Aste Nagusiari

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Realeko belar-hockey eta futbol taldeetako emakumeek piztu dute Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko kanoikadaren sua, zortzi eguneko festari ekiteko, 'Artillero' kantua abesten eta dantzatzen.

Milaka lagun elkartu dira ekitaldian parte hartzeko, Alderdi Ederren, Donostiako udaletxeko terrazan, baina aurretik Parte Zaharretik ibilbidea egin dute Trintxerpeko 'Illumbe' musika bandarekin.

Bebes de la Bullak eta Joselontxos txarangak jarri dute musika Aste Nagusiaren lehenengo orduetan, eta aurten, lehenengoz, Gazte Nagusi Holi Fest izan dute Boulevardean, eraso sexisten kontrako kanpaina ardatz hartuta.

Abuztuaren 17ra arte, Gipuzkoako hiriburuko Udalak 491 jarduera antolatu ditu, hiriko 30 gunetan banatuta.

Gaurkoan, txistulariak, Sagueseko kontzertuak eta Valecea Arabako pirotekniaren su artifizialak izango dira ekitaldi handienak.

Onintza Mokoroa: 'Bazen garaia kanoikada emakume batek jaurti zezan'
Onintza Mokoroa: 'Bazen garaia kanoikada emakume batek jaurti zezan'
Onintza Mokoroa: 'Bazen garaia kanoikada emakume batek jaurti zezan'

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Reala Donostiako Aste Nagusia argazkiak Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak