Gizartea -
Inkesta
Sexua soilik astean behin izaten dutela diote EAEko gazteen % 75ek
Autonomia erkidegoen araberako zerrendan, nafarrak dira azkenak, botoen % 1,7rekin.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen % 75,2ek sexua astean behin besterik ez dutela diote, eta % 70,7k gutxienez bizpahiru egunean behin izatea gustatuko litzaiekeela onartzen dute.
Controlek egindako zortzigarren Barometroaren arabera, EAEko gazteen % 44,4k gaua nahiago izaten dute harreman sexualak izateko, eta etxean bada, ohea aukeratzen dute gehienek (% 83,5).
Sexua etxetik kanpo izateko, EAEko gazteek hondartza dute lehen aukera bezala (% 55,6). Zerrendan urrun geratzen dira denda bateko aldagelak (% 26,3) eta igogailua (% 26,3).
Harreman sexualetan izaten duten jarrerari buruz galdetuta, % 57,1ek "sutsutzat" dute bere burua; % 41,1ek, dibertigarritzat, eta % 27,8k ikusmina dutela diote.
% 60k garrantzi handiena ematen diote sexuari bere bizitzan, eta % 90ek aurretiazko jokoan beharrezkoak direla uste dute. Masajeak eta laztanak dira gogokoenak (% 85).
Fantasia sexualei dagokienez, hirukoa da gehienek egin nahi dutena (% 33,8). Gazteen % 76,8k onartzen dutenez, kuriositateak eraman ditu harremanetan produktu berriak eta jolas erotikoak probatzera.
Nafarrak, txarrenak
Sexua izateko autonomia erkidegoen rankingean, inkestaren arabera, Andaluziak jarraitzen du lider, bosgarren urtez jarraian. Botoen % 18 dute andaluziarrek. Gero, kanariarrak (% 9,6) eta katalanak (% 9,2) datoz. Nafarrak, ordea, gutxiengoak baloratzen dituenak dira, zerrendako azken postuan, botoen % 1,7rekin. EAEko biztanleak seigarren postuan daude, botoen % 7,3rekin.