Gizartea -
Bilbon
Kamioilari bat atxilotu dute, alkohol-tasa 6 aldiz gainditzeagatik
Kamioilariak 51 urte ditu eta Bilbon A-8 errepidean, Donostiarako norabidean zebilela, atxilotu dute. Trafiko segurtasunaren kontrako delitu bat leporatu diote.
Erredakzioa
51 urteko kamioilari bat atxilotu zuten atzo Bilbon A-8an, Donostiarako norabidean zebilela, baimendutako alkohol-tasa sei aldiz gainditzeagatik. Atxilotutakoari trafiko segurtasunaren kontrako delitu bat egotzi diote.
Kamioilaria atzo atxilotu zuten, 15:00ak aldera, Bilbon A-8an, Donostiarako norabidean zegoela. Agenteek ibilgailuaren alboan jarri ziren eta gidaria esku batean mugikorra eta bestean zigarreta bat zuela ikusi zuten, ukondoekin bolantea kontrolatzen zuen bitartean.
Alkohol-proban baimendutako alkohol-tasa sei aldiz gainditu du. Bideko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta atxilotuta eraman zuen Ertzaintzak kamioilaria.