Gizartea -

Zinema

Woody Allenen azken kapitulua filmatzeko lanak Miramar Jauregia itxiko du ostiralean

09:00etatik 12:00etara egongo da itxita jauregia, estatubatuar zuzendariaren pelikula filmatzeko lanen ondorioz.

Woody Allenen filmazioa Miramarren. Irudia: EiTB.
Woody Allenen filmazioa Miramarren.
Woody Allenen filmazioa Miramarren. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Woody Allen Ameriketako Estatu Batuetako zinema-zuzendariaren pelikularen azken kapitulua filmatzeko lanak direla eta, Miramar Jauregia itxiko dute ostiral goizean, abuztuaren 16an. 09:00etatik 12:00etara, erabat itxiko dute parkea.

Bestalde, Mirakontxa pasealekuko 30. eta 48. zenbakien arteko aparkalekuak okupatuta egongo dira.

Donostiako Udalak komunikatu baten bidez esan duenez, horrekin bukatutzat emango dituzte zuzendariak Gipuzkoako hiriburuan egin dituen filmatze-lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Zinema Eguneko albisteak Kultura Albisteak