Gizartea -

Autobus batean

Bartzelonako kale bat itxi dute, bonba faltsu batengatik

Kale batzuk bi orduz baino gehiago moztuta izan dituzte, autobus baten barnean pakete susmagarri bat aurkitu ostean. Hura aztertu eta gero, lehergailu faltsu bat dela argitu dute Tedax taldekoek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelona erdialdeko kale batzuk bi orduz baino gehiago moztu dituzte Eskuadra Mossoek, hiriko autobus baten barnean pakete susmagarri bat aurkitu eta gero. Hura aztertu ostean, lehergailu faltsu bat dela argitu dute Tedax taldekoek.

Autobusaren gidariak zilindro susmagarri bat ikusi du ibilgailuan eta segurtasun neurriei jarraituz, autobusa gelditu eta hustu du eta, ondoren, segurtasun indarrei abisua eman die.

Orduan, Tedax taldekoak lanean jarri dira, paketeak bonbarik ote duen argitzeko nahian. Itxi duten zonaldea Ronda San Pere ingurukoa izan da, Catalunya enparantzatik 500 metrora eta Urkinaona plazaren eta Grazia Pasealekuaren artean. Lehergailu baten antza eta kable batzuk zituen paketea ordubetez aztertu ostean, bonba faltsu bat dela argitu dute Tedax taldekoek.

16:25ak inguru, Eskuadra Mossoak eta udaltzainak kaleak zabaltzen hasi dira. Autobusean bonba faltsua nork utzi duen argitzeko ikerkuntza bat abian jarri dute Eskuadra Mossoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea