Gizartea -

indarkeria matxista

Ertzaintza Bilbon izan den eraso matxista bat ikertzen ari da

Gizon bat sexu-erasoa egiten saiatu zen emakume bati, Zubiarte merkataritza-zentroaren inguruetan, jaietako lehen gauean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du Bilbon izan den eraso matxista bat dela eta. Erasoa igandean jazo zen, 06:00etan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dioenez, gizon bat sexu-erasoa egiten saiatu zen emakume bati, Zubiarte merkataritza zentrotik hurbil.

Biktimak gertatutakoa salatu zuen Ertzaintzaren aurrean; hori dela eta, ikerketa bat abiarazi du erasotzailea identifikatzeko.

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa