Gizartea -
Trafikoaren balantzea
Biktimak dituzten istripuak % 41,6 jaitsi dira azken hamarkadan EAEn
2010eko trafiko segurtasunaren inguruko balantzeak jasotzen duenez, 8.185 istripu jazo ziren iaz, horietatik 2.541ek biktimak erregistratu zituzten eta 67 pertsona hil ziren.
Erredakzioa
Trafiko Segurtasuneko Euskal Batzordea, trafikoan eta bide segurtasunean konpetentzia duten erakunde guztiak biltzen dituen foroa, azken urteko balantzea egin eta datozen lau urteetara begirako Segurtasun Planaren Estrategia sustatzeko bilduko da.
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak adierazi duenez Trafiko istripuan izaten diren biktima kopurua jaistea eta zirkulaziorako baldintzak hobetzea da, besteak beste, helburu nagusia.
Guztira 13.215 autok izan zuten ezbeharra eta 18.089 personak. 2009ko datuekin alderatuz gero % 6,5 jaitsi dira biktimak dituzten istripuak eta % 8,6 inplikatutako pertsona kopurua.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez azken hamarkadan beheranko joera izan du eta ondorioz, arlo horretan europan dauden lurralde aurreratuenen parean kokatu da Euskadi, hau da, Erresuma Batuaren eta Suediaren parean.