Gizartea -
Espainian garatutako metodoa
Alzheimerra kataraten hondakinetan antzeman daiteke
Katarata ebakuntza arrunta da. Hondakina atera eta peptidoen kopuruari begiratuko diote, Alzheimerreko gaixoen kasuan kopuru hori altuagoa baita.
Erredakzioa
Espainiako metodo batek Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra egitea errazten du kataraten hondakinak aztertuta. Kataratetako ebakuntzetan, begiko kristalinotik ateratako hondakinetako peptidoen azterketari esker egin daiteke diagnostikoa.
Metodoa Celia Sanchez-Ramos Madrileko Unibertsitate Konplutenseko irakaskeak sortu du. Patentea 2009ko uztailean egin zuten eta duela egun batzuk mundu osora aukeztu zuten, Alzheimerraren Munduko Urtearen ekitaldiekin bat eginez. Sanchez-Ramos doktorea Asturiaseko Printzearen Saria jasotzeko hautagaien artean dago, Ikerketa Zientifikoen eta Teknikoen alorrean.
Patentearen oinarria kataraten ebakuntzak direla nabarmendu du Sachez-Ramos doktoreak metodoaren aurkezpenean. Espainian horrelako 260.000 eta 300.000 ebakuntza egiten dira urtean.
Ikerketaren abiapuntua Larry Goldstein biologo amerikarrak egindako ikerketan dago. Ikerketa horren arabera, hipokanpoan peptido biltegiak daude (amiloide beta proteinak).
Peptido hauek Alzheimerreko gaixoen kasuan ugariagoak izaten dira eta kristalinoan garuneko proportzio berean agertzen dira.
Ebakuntza oso erraza da: tokiko anestesia edo anesteia osoa erabalikita egiten da. 3 milimetroko ebakia egin eta katarata atera egiten dute. Normalean ez da josturarikegin behar.