Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jo eta haurtxo bat atxikitzea egotzita

Gizonak hilabeteko haurtxo bat hartu eta etxe barruan giltzaperatu da. Haurtxoari min emateko mehatxua ere egin du erasotzaileak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekideari eraso egitea egotzita. Gizona hilabeteko haurtxo batekin etxe barruan giltzaperatu eta mina eragiteko mehatxua egin dio Ertzaintzari. Atxiloketa 19:40 gertatu zen atzo (asteartea), Ugalde kalean.

Gizonak, antza, bikotekideari eraso egin dio; horren ondorioz, emakumea ospitalera eraman dute artatzera.

Ustezko erasoaren ostean, gizonak hilabeteko haurtxo bat hartu eta etxe barruan giltzaperatu da. Haurtxoari min emateko mehatxua ere egin du erasotzaileak. Ertzaintzako patruila bat bertaratu da eta erasotzailearekin negoziatu ostean etxean sartu eta gizona atxilotu dute. Haurtxoa onik atera da.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak