Gizartea -

Borroka baten ostean

Gizon batek Bilboko itsasadarrera bota du bere burua identifikatua ez izateko

Udaltzainek beste bi gizon atxilotu dituzte Mesedeetako zubitik gertu gaur goizean izandako borroka baten ostean.

Suhiltzaileak, gizona uretatik ateratzen. Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak
Suhiltzaileak, gizona uretatik ateratzen
Suhiltzaileak, gizona uretatik ateratzen. Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon gaur (asteazkena) goizean, Mesedeetako zubitik gertu izandako borroka baten ostean. Hirugarren batek Bilboko itsasadarrera bota du bere burua identifikatua ez izateko, udaltzainek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Liskarra goizeko 07:30 aldera gertatu da. Hainbat lagun borrokan hasi dira Mesedeetako zubiko inguruetan.

Bertaratu diren udaltzainek bi gizon atxilotu dituzte. Batek, agenteei eraso egin omen die; besteak, berriz, erreklamazio judizialaren ondorioz atxilotu dute.

Agenteak hirugarren bat identifikatzera joan direnean, gizonak ihes egin eta Ibaizabalera bota du bere burua. Gizona estolda-zulo batetik gertu gelditu da eta ez zuen uretatik atera nahi, baina suhiltzaileek uretatik erreskatatu dute eta DYAk artatu du. Azkenik, udaltzainek atxilotu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo