Gizartea -

Gasteiz

Gizon bat atzeman dute 120 kg hegaluze txakurrak eramateko atoian zeramatzala

Garraiolariak, gainera, ez zuen ez IATa, ezta ibilgailuaren asegurua eguneratuta, eta poliziak espediente zigortzaile bat ireki dio.

Hegaluzeak zeramatzan atoia.
Hegaluzeak zeramatzan atoia.
Hegaluzeak zeramatzan atoia.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko polizia munizipalak gizon bat harrapatu du asteazken honetan txakurrak eramateko atoian 120 kilogramo hegaluze zeramatzala. Arabako hiriburuan saldua izango litzakeen merkantzia beharrezko hotz eta garbitasun baldintzak bete gabe zeraman.

Udalak azaldu duenez, goizeko 8:35ak aldera polizia-agenteek gizona karga eta deskargarako ibilgailuentzat gordetako aparkatzen eta atoian zeraman merkantzia husten ikusi dute. Atoitik “arrain usan handia” zetorrela gaineratu dute.

Polizia-agenteek atoiaren barruan hainbat kilo hegaluze aurkitu ditu, eta beste hainbat jada banatuak izan zirela baieztatu dute.

Bertako albaitari batek ziurtatu duenez, atoiaren barruko tenperatura 16 gradutik gorakoa zen, eta horrenbestez, hotz-katea apurtuta zegoen.

Poliziak azaldu duenez, garraiolariak, gainera, ez zuen ez IATa, ezta ibilgailuaren asegurua eguneratuta, eta poliziak salatzeaz gain, espediente zigortzaile bat ireki dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak