Gizartea -
Ekitaldi batean
Trillok ezeztatu egin du Alacanteko manifestariei irain egin izana
Ekitaldi baten ostean argazki bat atera zioten Trillori, Alderdi Popularraren era Campsen kontra oihukatzen ari ziren manifestariei ezkerreko eskuarekin keinu bat egin zienean.
Erredakzioa
Federico Trillo PPko Justizia bozeramaileak erabat ezeztatu du manifestariei irain egin izana. Trillo Torreviejan, Alacanten, Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidentearekin izan zen atzo, bertan egindako hauteskunde ekitaldian. Ekitaldi horren ostean argazki bat atera zioten Trillori, Alderdi Popularraren era Campsen kontra oihukatzen ari ziren manifestariei ezkerreko eskuarekin keinu bat egin zienean. Trilloren esanetan, lau pankarta baino ez ziren, eta manifestariak hauteskundeetako ekitaldia egin zuten antzokitik urruti zeuden. Haien eta antzokiaren artean Alderdi Popularreki jarraitzaile ugari zeuden.