Gizartea -

Libian atxilotuta egon zen

Brabo: 'Hanka sartu genuen beharrezkoa baino haratago joanda'

Fotokazetari espainiarra Barajasera iritsi da 12:40an eta, adierazi duenez, Libian atxikita izan duten 43 egunetan tratu ez diote tratu txarrik eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Varela de Seijas Bravo fotokazetari espainiarrak, ''Manu Brabo'' ezizenaz ezaguna, azaldu egin du Muamar Gadafiren aldekoek nola harrapatu zuten eta atxikita igarotako 43 egunak nolakoak izan ziren. "Beharrezkoa genuena baino haratago joanda hanka sartu genuen", izan da bere hausnarketa.

Fotokazetaria 12:40an iritsi da Barajaseko aireportuko 1 Terminalera.

Prentsaurrekoan, eta gurasoak alboan zituela, gertatutakoaren inguruko xehetasunak eman ditu. Apirilaren 5ean bera eta beste bost lankide borrokaren "lehen lerroan" zeuden Gadafiren aldekoek matxinoen "Pancho Villaren armadari" eraso egiten ari zirela, Bregako petroliogunetik gertu.

Matxinoek ihes egin zuten eta kazetariak babesik gabe utzi zituzten, Gadafiren tropen menpe. Orduan Anton Hammerl lankidearekin batera babesa lortu zuen, baina Hammerl zaurituta zegoen. Gadafiren aldekoek harrapatu egin zituztenean, Hammerl hegoafrikarra "zurbil eta tripak kanpoan zituela" ikusi zuen. Hammerl ez zuten beraiekin batera furgonetan igo.

Harrapatu zutenean hartutako kolpeak kenduta, tratu txarrik ez duela jaso esan du Brabok. Horrez gain, Diego Ruiz diplomazialari espainiarrak egindako izapideez gain, Turkiak ere bere askapenean zerikusi handia izan duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea