Itxi

Gizartea

EPAIKETA

Fiskalak 5 urteko zigorra eskatu du Arrasaten jaioberria kalean utzi zuen amarentzat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Epaiketaren hirugarren saioan, Gipuzkoako Fiskaltzak lehendik egindako eskariari eutsi dio. 2019ko martxoaren 3an bizilagun batek hilda aurkitu zuen jaioberria, auto baten azpian.

  • Jaioberria hilda agertu zen tokia, 2019ko martxoaren 3an

    Jaioberria hilda agertu zen tokia, 2019ko martxoaren 3an. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Aurtengo martxoan Arrasaten hilda aurkitu zuten haur jaioberriaren auzian, Gipuzkoako Fiskaltzak lehendik egindako eskariari eutsi dio eta haren ama (17 urte) bost urtez zentro itxi batean izatea eskatu du.

Atzo, astelehena, berrekin zioten epaiketari Donostiako Adin Txikikoen Auzitegian. Hirugarren saioan, bost urteko itxialdia ez ezik, beste bi urtez zaintzapeko askatasunean egotea eskatu du Ministerio Publikoaren ordezkariak.

Dena dela, fiskalak eskaera subsidiario bat egin du baldin eta epaileak gertaturikoa zuhurtziagabekeriazko giza hilketa izan dela ebazten badu. 

Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du. Hala ere, Ministerio Publikoak egin bezala, eskaera subsidiario bat egin du.

Hilketa egozten dio Fiskaltzak eta hori dela eta, bost urtez adin txikikoentzako zentro batean itxitako erregimenean egotea eta hurrengo bietan zaintzapeko askatasunean egotea eskatuko du Fiskaltzak.

2019ko martxoaren 3an bizilagun batek hilda aurkitu zuen jaioberria, Galizia kalean aparkatuta zegoen auto baten azpian. Hurrengo egunean, martxoak 4, atxilotu zuen Ertzaintzak ama, 17 urteko gaztea, Arrasateko ospitalean ingresatuta zegoela.

Zaintzapean izan zuten jaioberriaren ama biologikoa zela egiaztatu arte, eta ondoren, adin txikikoentzako zentro batean sartzeko agindu zuen epaileak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena