Gizartea -

Bartzelonan

14 eguneko espetxe zigorra, hauteskunde-mahaira berandu iristeagatik

Gainera, 900 euroko isuna ere ezarri dizkiote emakumeari, hauteskunde-mahaira zazpi ordu berandu heltzeagatik. Sabeleko mina zuela esan zuen baina ez zuen frogagiririk aurkeztu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 14 eguneko espetxe zigorra eta 900 euroko isuna ezarri dio Bartzelonako emakume bati, 2008an bigarren bokala izateko hauteskunde-mahaira zazpi ordu berandu iristeagatik. Emakumeak azaldu zuenez, sabeleko mina izan zuen baina ondoren ez zuen inolako egiaztagiririk aurkeztu.

Gorenaren epaiak "ez-egitearen" delitua egotzi dio akusatuari, "aipatutalo egunean eta orduan ez agertzeagatik" eta betebehar horretatik aske uzteko "frogaririk aurkeztu ez zuelako". Auzitegi Gorenaren ebazpenak 2009ko azaroan Bartzelonako Auzitegi Probintzialaren absoluzio-epaia baliogabetu du. Akusatuaren jarrera "delituzkoa" izan zela adierazi zuen fiskalak kasazio helegitean, "berandu agertzeak ere ondasun jurikoari eraso egitea suposatzen baitu".

Goizeko 08:00etan agertu beharrean, 15:00etan azaldu zen emakumea. Hauteskunde mahaikoei adierazi zienez, sabeleko mina izan zuen eta behin sendagaia hartuta, hauteskunde eskolara joan zen. Hala ere, hori frogatzeko agiririk ez zuen aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea