Gizartea -

indarkeria matxista

Adingabe bat atxilotu dute Gasteizen neskato bati sexu-abusua egiteagatik

Nerabea biktimaren senitartekoa da, eta adingabeen zentro batean sartu dute jada. Erasoa Arabako hiriburuko etxebizitza batean jazo zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerabe bat atxilotu eta adingabeen zentro batean sartu dute bere familiako neskato bati sexu-abusua egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Erasoa Gasteizko etxebizitza batean jazo zen. Ertzaintzak astelehenean izan zuen horren berri, biktimaren familiak salaketa aurkeztu eta gero.

Auzia Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen Ertzaintzak, eta horrek ustezko erasotzailea atxilotzea agindu zuen. Nerabea adingabeen zentro batera sartzea agindu zuen atzo epaileak, deklarazioa hartu ostean.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Umeak Sexu erasoak