Gizartea -

Trafikoa normaltasunez dabil

16 lagun zauritu dira autobus bat iraulita A-8an Bilbo parean

Istripua izan den lekuan suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-zerbitzuetako kideak daude zaurituak artatzen. Dena dela, momentuz trafikoa normaltasunez dabil.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 lagun zauritu dira gaur goizean Bizkaibus etxeko autobus bat irauli ostean Bilbon, A-8 autobideko sarreran eta Donostiara bidean.

Ertzaintzak azaldu duenez, istripua goizeko hamaikak eta hogeita bostean gertatu da Balmasedako errepidetik autopistarako sarreran. Momentu horretan euria gelditu gabea ari zuen eta Bizkaibus etxeko autobusa errepidetik irten da eta eskuinaldera irauli da.

Gutxienez 16 lagun zauritu dira istripuaren ondorioz Ertzaintzak esan duenez, baina ez dute gehiago zehaztu zein den zaurituen egoera. Gertaeren lekuan suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-zerbitzuetako kideak daude, baina momentuz trafikoa normaltasunez dabil, arazorik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea