Gizartea -

M-15 mugimendua

Soleko protestek gutxienez astebete gehiago iraungo dute

Aste honetan zehar mugimendua hobeto artikulatu nahi dute, modu horretan eskatzen duten aldaketa soziala lortu dezaten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Solen dauden "Suminduek" kontzentrazioak gutxienez astebetez, datorren igande erdira arte luzatzea erabaki dute. Modu horretan mugimendua hobeto artikulatzeko aukera izango dute eskatzen duten aldaketa soziala lortzeko.

Kontzentratuta daudenek hemendik aurrera txandak egingo dituzte mobilizazioa asko luzatuz gero ere indarrak ez agortzeko eta beraz, mugimendua "zahartuta hil ez dadin". Deialdia eta protesta herrietara, auzoetara eta Internetera zabaltzea adostu dute gainera, antolatzaileek azaldu dutenez.

Erabakiak eguerdian egin duten asanblada orokorrean hartu dituzte, lantalde ezberdinek edo norbanakoek publikoan egindako proposamenak entzun ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea