Gizartea -

Deba

Pintada matxistak eta arrazistak egin dituzte Deban

Besteak beste, feministen eta 'Open Arms' ontziaren kontrako mezuak irakur daitezke. Alkateari ere meskita ixteko eskatu diote.

Pintada matxista Deban. Argazkia: EiTB
Pintada matxista Deban.
Pintada matxista Deban. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait pintada matxista eta arrazista agertu dira Debako hondartza inguruan. Larunbat goizaldean margotu dituzte, eta feministak, Open Arms ontzia eta Gipuzkoako udalerriko alkatea dituzte jomugan.

Pintaketen bitartez, feministak eta 'Open Arms' ontzikoak iraindu dituzte, eta Gilen Garcia Debako alkateari mehatxatu dute, meskita itxi dezan exijituz.

Alkateak erabat gaitzetsi ditu agertutako pintadak. "Oso larriak" dira Garciarentzat, eta herritarrak ere asaldatuta agertu dira mezuekin. Alkateak gainera, besarkada bat bidali die feministei, musulmanei eta migratzaileen eskubideen alde lan egiten dutenei.

Astelehenerako elkarretaratze bat prestatzen ari dira udalerriko zenbait kolektibo, eta Udalak deialdiarekin bat egingo du. Gainera, gaia jorratuko dute astelehenean egingo duten udalbatzan.

Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEren presidenteak eta Aita Mari ontziko arduradunak pintadak salatu ditu sare sozialetan, eta "margotzeko egileek gaua aprobetxatzen dutela" ohartarazi du. "Jarrera hauek onartzen baditugu, gauez irtengo diren hurrengo aldia gure atea jotzeko izango da. StopFascismo", idatzi du.

Pintada matxista Deban.

Pintada matxista Deban.

Deban agertutako pintadak. Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gipuzkoako albisteak Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Deba albisteak Albisteak Mundu matxista Feminismoa