Gizartea -
Hego Euskal Herria
Hegoaldeko adingabeek gurasoen baimen idatzia beharko dute muga bakarrik igarotzeko
Espainiako Estatutik kanpo bidaiatzeko, 18 urte baino gutxiago duten Espainiar Estatuko herritarrek gurasoek sinatutako eta Poliziak zigilatutako adierazpen bat izan beharko dute.
Agentziak | Erredakzioa
18 urte baino gutxiagoko Hego Euskal Herriko herritarrek gurasoek sinatutako eta Ertzaintzak edo Foruzaingoak zigilatutako baimen bat eraman beharko dute soinean Ipar Euskal Herrira bakarrik joateko, NAN edo pasaportearekin batera. Gaur, irailak 1, sartu da indarrean araua.
Helburua gurasoen edo tutoreen konpainiarik gabe atzerrira bidaiatzen duten adingabeen babes estandarrak hobetzea da, Espainiako Estatuko agintarien arabera.
Zehatz-mehatz, Espainiako Estatuko lurraldetik kanpo irteten diren adingabeek aldez aurretik betetako formulario bat entregatu beharko dute. Orri horretan, adingabeen, gurasoen eta balizko laguntzaileen eta bidaiaren datak agertuko dira. Inprimakia formalizatzeko, gutxienez gurasoetako edo legezko tutoreetako bat Ertzaintzarengana edo Foruzaingoarengana joan beharko da, zigilua jasotzera.
Adingabearen legezko ordezkarietako bat baino ez da polizia-etxera joan beharko, betiere guraso-ahala, ahalmen legal egokia eta beste gurasoaren baimena eta, kasu horretan, datuak ematen duen beste pertsonaren baimena. Identitatea konprobatu ahal izateko, indarrean dagoen nortasun agiri bat (NAN edo pasaportea) eta adingabearen filiazioa eta guraso-ahala egiaztatzen duen dokumentu bat (NAN, pasaportea, familia liburua).
Adingabe atzerritarren kasuan, beren legezko ordezkariek kontsulatuetan osatu beharko dute dokumentazioa.