Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Udaberriko giro ederra egingo du gaur

Eguna aurrera doan heinean lainoak desagertzen joango dira eta eguzkiak protagonismoa hartuko du. Bihar ere antzeko joerarekin jarraituko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur tenperatura igo egingo da eta eguzki giroa nagusituko da. Eguna behe-lainoarekin hasiko dugu eta hodei multzo batzuk agertuko dira Euskalmet, euskal meteorologia agentziak iragarri duenez. Hala ere, goizak aurrera egin ahala hodeiak desagertu eta giro eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu. Eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta eguneko tenperatura beroenak 25 º tik hurbil kokatuko dira.

Bihar udaberriko giro argiarekin jarraituko dugu. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da berriro eta goizean hodeiak ikusiko ditugu. Hala ere, aurreko egunean bezala, giro eguzkitsua gailenduko da egun osoz. Haizea ahul ibiliko da eta ipar-ekialdekoa nagusituko da, eta tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira.

Asteazkenean tenperaturak gora egingo du. Haizea ahul ibiliko den arren, hegoaldetik sartuko da, ondorioz termometroa erraz iritsiko da 26-28 º-ra. Zerua ia erabat garbi agertuko da, hala ere, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsu bakanen bat utz dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea