Gizartea -

BIZKAIA

Gizon bat jipoitu dute Plentzian, jazarriak izaten ari ziren bi emakume babesteagatik

Bi emakumek laguntza eskatu zioten biktimari, hainbat gizon segika zituztela esanez. Eskaera onartu ostean, sei gizonek eraso egin zioten.

Plentzia
Plentzia
Plentzian erasoa jaso zuen gizona: 'Berriro egingo nuke'

1:17

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan sei gizonek jipoitu egin dutela salatu du beste gizon batek Plentzian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Biktimak atzo (astelehena) azken orduan aurkeztu zuen salaketa ertzain-etxean. Biktimaren lekukotzaren arabera, hasiera bi lagun ziren baina, gerora, beste lau batu zitzaizkien.

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, erasoa igande goizaldean (07:00) gertatu zen Plentziako jaietan. Bi emakumek laguntza eskatu zioten biktimari, hainbat gizon segika zituztela eta jazartzen ari zitzaizkiela argudiatuta. Segurtasun Sailak ez du informazio hori baieztatu nahi izan.

Antza denez, biktimak jazarleei aurre egin zien eta emakumeak bakean uzteko eskatu zien. Biktimaren esanetan, hasierako bi gizonei beste lau batu zitzaizkien eta guztien artean eraso egin zioten.

Zauritua Urdulizko Ospitalera eraman zuten. Bi saihets hautsita ditu eta zauria, ostera, masailean. Erietxetik irten ostean, atzo iluntzean aurkeztu zuen salaketa ertzain-etxean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Dena den, oraingoz ez dute inor atxilotu.

Jazarpena eta erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Plentziako herritarrek
Jazarpena eta erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Plentziako herritarrek
Jazarpena eta erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Plentziako herritarrek

0:57
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal herriak Bizkaiko albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Plentzia bideoak Albisteak