Gizartea -

Gertakaria

Malagako pub batean zerraldo eroritako Barakaldoko gaztea berez hil zen

Ezbeharra joan den igandean gertatu zen, Torre del Mar herriko diskoteka batean. 19 urteko mutila oporretan zegoen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Malagako Torre del Mar herriko pub batean zerraldo erori zen Barakaldoko gaztea berez hil zela jakinarazi du Malagako Auzitegiko Medikuntzako Institutuak, EFE agentziak zabaldu duenez.

Ezbeharra igande goizaldean gertatu zen. Mutila ezustean zorabiatu zen. Hasiera batean polizia batek eta erizain batek artatu zuten. Laster iritsi ziren larrialdi zerbitzuetako langileak eta 45 minuturen buruan pultsua berreskuratzea lortu zuten.

Axarquiako ospitalera eraman zuten, baina heldu eta berehala zendu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak