Gizartea -

Bizkaia

Izaro uhartean aurkituriko hiru lehergailu zartarazi ditu Ertzaintzak

Obusetako bat osorik zegoen, eta beste biak hondarrak baino ez ziren, baina hirurek zuten karga leherkorra, eta arriskutsua zen horiek manipulatzea oso hondatuta zeudelako.

Izaro uhartean aurkituriko hiru lehergailu eztandarazi ditu Ertzaintzak. Argazkia: Ertzaintza
Izaro uhartean aurkituriko hiru lehergailu eztandarazi diru Ertzaintzak
Izaro uhartean aurkituriko hiru lehergailu eztandarazi ditu Ertzaintzak. Argazkia: Ertzaintza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehergailuak Desaktibatzeko Unitateko agenteek hiru lehergailu leherrarazi zituzten asteartean Izaro uhartean, Bermeo eta Mundaka aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

10:20 aldera, Izaron ikerketa ornitologiko bat egiten ari ziren pertsona batzuek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuten, lehergailuak aurkitu zituztela esateko. Ertzaintzaren agenteak bertaratuta, Gerra Zibilekoak izan zitezkeen 75 milimetroko hiru lehergailu zirela egiaztatu zuten.

Obusetako bat osorik zegoen, eta beste biak hondarrak baino ez ziren, baina hirurek zuten karga leherkorra, eta arriskutsua zen horiek manipulatzea, oso hondatuta baitzeuden. Hori dela eta, agenteek toki seguru batean zartarazi zituzten, uharteko faunak kalterik jasan ez zezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundaka