Gizartea -
Arriaga Antzokia
Bilboko 'haserreek' kanpaldia luzatzea erabaki dute
Parte-hartzaileek ez dute protestaren iraupena zehaztu, baina Puerta del Soleko kanpaldiak datorren igandera arte iraungo duela eman diete aditzera.
Erredakzioa
Bilboko "haserreek" Arriaga plazako kanpaldia amaiera epe jakinik gabe egiten jarraitzea erabaki dute, ekimenaren ordezkariek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Parte-hartzaileek ez dute protestaren iraupena zehaztu, baina Puerta del Soleko kanpaldiak datorren igandera arte iraungo duela eman diete aditzera.
Hartara, kanpatuta jarraitzea erabaki dute eta kanpaldia noiz bukatuko den egoera ikusita erabakiko dutela gaineratu dute.
"Gauzak egunero aldatzen dira, karpa, kartel eta abar gehiago daude; denborak aurrera egin ahala gauza berriak ateratzen dira, eta baliteke igandean kanpaldia denbora gehiagoz luzatzea erabakitzea", esan dute.