Gizartea -
Indarkeria matxista
Sexu-erasoei lotutako salaketa kopuruak behera egin du EAEn eta Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan jaitsiera % 18,1ekoa izan da urteko lehen seihilekoan; eta Nafarroan, % 9,9koa. Gipuzkoan, berriz, sexu askatasunaren kontrako delituak % 5,4 hazi dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sexu askatasunaren kontrako delituak % 18,1 jaitsi dira Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko lehen seihilekoan, iazko epealdi berarekin alderatuta. Urtarrila eta ekaina bitartean, 262 salaketa jarri dira sexu-erasoengatik –horietako 44 bortxaketak izan dira-, iaz baino % 15,4 gutxiago.
Lurraldez lurralde, Araban jaitsiera % 54,1ekoa izan da (34 salaketa); eta Bizkaian, % 14,9koa (131 salaketa). Gipuzkoan, berriz, sexu askatasunaren kontrako delituak % 5,4 hazi dira (97 salaketa).
Nafarroan, sexu-erasoei lotutako salaketa kopuruak % 9,9ko beherakada izan du. 2019ko lehen sei hilabeteetan 119 salaketa izan dira –horietako 14 bortxaketak-, eta iaz 131 izan ziren.
Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, EAE eta Nafarroa dira, Aragoi, Asturias eta Extremadurarekin batera, sexu-erasoei lotutako salaketa kopuruak behera egin duen bost erkidegoetako bi. Katalunian eta Andaluzian, ostera, sexu-gehiegikeriei lotutako salaketek gora egin dute.